Edukira joan

Javoriveko base militarreko erasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javoriveko base militarreko erasoa
Ukrainako inbasioa (2022)
Javoriveko base militarra, 2008-inguruko irudi batetan.
Data2022ko martxoak 13
LekuaJavoriveko base militarra, Javoriv, Lviv Oblasta (Ukraina)
Gudulariak
 Errusia  Ukraina
Buruzagiak
ezezaguna ezezaguna
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
Galerarik ez.

 Ukrainaren arabera:[1][2]

  • >35–40 soldadu hil;
  • 134 soldadu zauritu

 Errusiaren arabera:[3][4]

Javoriveko base militarreko erasoa Errusiako Indarrek 2022ko martxoaren 13an Javoriveko base militarraren aurka eginiko erasoa da, 2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioaren baitan gertaturikoa. Base militar hau Javoriv hiritik gertu dago kokaturik, Lviv Oblastean; zehazki, Poloniako mugatik 25 kilometro baino gutxiagora. Ukrainako agintarien arabera, instalazio militar hauek Errusiaren 30 misilen jotzea pairatu zuten; erasoan, 35–40 soldadu ukrainar baino gehiago hilez, bai eta eta beste 134 zaurituz. Errusiako agintarien arabera, erasoan "180 atzerriko mertzenario" hil zituzten.[1][2][5][6]

Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zutenez, 1,000 atzerriko borrokalari inguru entrenatzen ari ziren basean, Ukrainako Atzerriko Legioaren parte gisa.[7] Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri zuenez, erasoan "gehienez, 180 mertzenario atzerritar eta atzerriko arma-ontzi handi bat" suntsitu zituen. Gainera, esan zuen ere Errusiak Ukrainako atzerriko borrokalarien aurkako erasoekin jarraituko duela; Ukrainako Defentsa Ministerioak, bestalde, esan zuen ez zuela atzerritarrik baieztatu hildakoen artean.[3] Martxoaren 14an, The Mirror egunkari britainiarrak esan zuen, gutxienez, britainiar indar berezi-ohietako hiru boluntario hil zirela erasoan, hildako boluntarioen kopurua ehunetik gorakoa zen bitartean.[8][9] Martxoaren 17an, erasotik bizirik atera zen alemaniar boluntario batek Austriako Heute egunkariari esan zionez, gutxienez egun atzerriko boluntario zeuden eraikinetako bat suntsitu zen unean, nondik ez zen inor bizirik atera. Haren esanetan, Ukrainako Gobernuak kaleratutako hildakoen kopurua Ukrainako soldaduena baino ez da.[10]

Gert Snitselaar Hagako Nazioarteko Legioaren Ukrainako enbaxadako koordinatzaile nazionalaren arabera, holandar boluntario-kopuru ezezagun bat bonbardaketan hil zen, modu ia ziurrean. Horren arabera, hala adierazi zen: "goizean [boluntario] batzuekin harremanetan egon naiz, baina, ordutik, ez da komunikaziorik egon".[11]

Oleksii Reznikov-ek, Ukrainako Defentsa-Ministroak, "EB- eta NATO-mugatik gertu dagoen bakearen eta segurtasunaren aurkako eraso terroristatzat" jo zuen erasoa.[5] NATOko funtzionario batek, bestalde, adierazi zuen basean ez zegoela NATOko langilerik, langile guztiak herrialdetik alde egin baitzuten inbasioa hasi baino lehen.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Ukraine war: Missiles hit military site near western city of Lviv» BBC News 13 March 2022.
  2. a b (Ingelesez) «Russia sends message with Yavoriv strike but attack on Poland unlikely» the Guardian 2022-03-13.
  3. a b Krever, Mick. (13 March 2022). «Ukraine denies Russia's claims it has killed up to 180 foreign mercenaries during strike on Yavoriv military base» CNN.
  4. https://www.timesofisrael.com/russia-claims-missile-strike-in-western-ukraine-killed-180-foreign-mercenaries/
  5. a b (Ingelesez) «As it happened: US warns China against support for Russia» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  6. (Ingelesez) «Russia sends message with Yavoriv strike but attack on Poland unlikely» the Guardian 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  7. Ramzy, Austin. (13 March 2022). «The base attacked in western Ukraine has been a hub for foreign militaries.» The New York Times.
  8. Hughes, Chris; Thornton, Lucy. (14 March 2022). «Three British ex-special forces troops feared dead in Russian attack near Polish border» The Daily Mirror.
  9. Gregory, Andy; Batchelor, Tom. (15 March 2022). «Fears three British ex-special forces troops killed by Russian attack in Ukraine» The Independent.
  10. (Alemanez) «Enthüllt – auch Österreicher kämpfen im Ukraine-Krieg» Heute 17 March 2022.
  11. «Dutch Foreign Legion fighters wounded in Russian missile attack in western Ukraine» NL Times 13 March 2022.
  12. (Ingelesez) Marshall, Andrew R. c. (2022-03-13). «Bloodied but alive after Russian air strike in western Ukraine» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]